sábado, 22 de octubre de 2011

Kirol eta jolas alternatiboen agerpena

Egungo bizimoduan, soziologoek deitutako aisialdirako zibilizazioan, gizarteak kalitatezko hezkuntza eskatzen die bai hezkuntza sistemari, bai irakasleei eta horrenbestez, zaharkituta geratu diren edukiak berritu egin behar dira.


Gorputz hezkuntzako irakasleek, kontzeptua aldatu beharko lukete joera berriei tokia egiteko eta ondoren praktikara eramateko ohitura bilakatu arte.


Askotan, material edo instalazioen urritasunak eragin dute berritze hau, horregatik, azken urteotan material alternatiboarekin egindako kirol eta jolasak sartu dira curriculumean. Jolas horien arauak zabalak dira eta erraz moldatzen dira egoera desberdinetara. Arau horien bitartez, ikasleen arteko motibazioa garatzen da.


Lehen, mota horretako kirol eta jolasak eskolatik kanpo egoten ziren, besteak beste, hurrengo arrazoiengatik:


- Irakasleen ezagupen ezagatik.
- Kirola eta jolas berriak izateagatik, promozionatu gabeak.


Egoera horretan agertu dira kirol eta jolas alternatiboak eta horien praktika eskolan. Jolas eta kirol horiek bultzatu dituzte motrizitatea lantzeko era berriak eta ekintza aberasgarriagoak aisialdirako eta heziketarako.


Hortaz, gorputz Hezkuntzako saioetan, kitol eta jolas alternatiboak sartzea guztiz justifikatuta dago. Jolas eta kirol tradizionalek proposatzen dituzten edukiak oso errepikakorrak dira, sormen gabekoak, eta ez dira batere motibagarriak haurrentzat. Jolas eta kirol alternatiboek, berriz, aukera ugari ematen dituzte hezkuntzan, entretenigarriagoak direlarik.







No hay comentarios:

Publicar un comentario