lunes, 31 de octubre de 2011

Luzatzearen garrantzia ariketa fisiko bat egiterako orduan

Jakina denez, edozein ariketa fisikok, arrisku nagusi bat ekar dezake, lesioa hain zuzen ere. Horretarako, ezinbestekoa da esfortzua egiten hasi orduko eta bukatu ostean, gorputzeko muskuluak luzatzeko denbora hartzea.


Izan ere, askotan, ariketa bukatu ostean, ez da luzatzeko rutina hori hartzen eta horrek ondorio negatiboak besterik ez ditu ekarriko epe luzean; adibidez, nekea edo mina.


Horretaz gain, luzapen egoki bati esker, gorputzeko hainbat faktore garatzeko aukera izan dezakegu; hala nola, malgutasun handiagoa lortuko dugu, mugimenduak ugarituko ditugu, gorputza erlaxatu dezakegu eta koordinazio handiagoa izango dugu, besteak beste.


Bestalde, luzatzerako orduan, muskuluak elongazio bat jasaten duela aipatu behar dugu eta horren bitartez lortzen dira aurretik aipatu ditugun faktore positiboak. Esan beharra dago, musukulua estiratzerako orduan, muskuluak deformazio bat jasaten duela, (fase elastikoa bezala ezaguna dena) baina bukatzerako orduan bere betiko luzerara bueltatzen dela. Hala ere, luzapen hori sendoagoa bada, bukatzen denean ere deformazioak iraungo du (deformazio platikoa deritzo).


Luzaketak egiterako orduan ezinbestekoa da denbora nahikoa erabiltzea eta errespetatzea, arnasa lasai hartzea eta batez ere minik ez sentitzea, bestela, zeozer gaizki egiten garen seinalea baita hori.
Hortaz, luzeketen helburu nagusia lesioak sahiestea da, baina horretarako, aurretik aipatu ditudan pausoak kontuan hartzea guztiz funtsezkoa da. Gogoratu behar da, ariketa baten ostean muskuluak modu egoki baten landu ezkero, horiek deskargatzeko aukera izango dugula eta odola ere hobeto pasako dela landutako zonalde horietatik.







miércoles, 26 de octubre de 2011

Bideoa (Akrosport)

Atzoko sarrerari erreferentzia egiten jarraitzeko asmotan, gaurkoan, bideo bat dakarkizuet.

Bideoan, Lehen Hezkuntzako sei haur ikusi ditzakegu atzo aipatutako "akrosport"-aren inguruko koreografia bat eginez.

Hasieran, forma errazak egiten dituzte; binaka edo asko jota hirunaka. Baina koreografia aurrera doan heinean, itxura horiek gero eta konplexuagoak bilakatzen dira, zenbaitetan, protagonista guztiek parte hartzen dutelarik.

Honekin nabarmendu nahi dudana da, ariketa konplexua izan arren, Lehen Hezkuntzan ere gai direla ariketa mota hauek egiteko eta koreografia sinple eta polit bat antolatzeko, non, konfiantza, oreka, indarra eta beste hainbat faktore lantzen diren.








martes, 25 de octubre de 2011

"Akrosport"

Gaurkoan, gorputz heziketaren barnean dagoen disziplina baten berri emango dizuet, "akrosport" izenekoaren inguruan, hain zuzen ere. Heziketa fisiko honek konplexutasun handia du, eta gorputzeko hainbat faktore jartzen ditu praktikan.


Hasteko, esan beharra dago, hitzak berak dioen moduan,"akrosport" akrobazia izenetik datorrela. Ondorioz, hitzaren esanahia zein den jakinda, zailtasun puntu bat duen zerbait dela baiezta genezake.


Hortaz, ariketa honek zenbait faktore lotzen dituela aitortu behar dugu; horien artean garrantzitsuenak hurrengo hauek direlarik: malgutasuna, zehaztasuna, oreka eta batez ere, gorputzaren kontrola.


Gaur egun, "akrosport-a" kirol moduan kontsideratu dezakegu; non, hainbat pertsona bilduz, eta euren abileziekin elkarreraginean arituz, irudi eta forma ezberdinetako ariketak egiten dituzten. Gainera, itxura bakoitzak bi segundu eta erdiko iraupena izaten du, eta hitz gabeko soinu batek lagundurik beste itxura bat egiteari ekiten diote.


Esan bezala, horrelako ariketa bat egiteko orduan, hainbat pertsonek hartzen dute parte: hirunaka, launaka... baina harrigarriagoak eta politagoak izaten dira, talde handiagotan egiten diren ariketak. Izan ere, jende gehiagoren artean, koreografiak ere ikusgarriagoak izaten dira, eta, beraz, saioak erakargarriagoak eta ederragoak izan ohi dira.


Parte hartzaileen artean bestalde, bi talde bereizi genitzake. Alde batetik, eramailea ( pisua eusten duena, hau da, azpian dagoena) eta bestetik, trebea ( gainean jartzen dena, normalean, pisu txikiagoa duena).


Hortaz eta bukatzeko, nolabaiteko zailtasuna duen ariketa edo kirola dela esan genezake "akrosport"-a, zeinetan, haur eta gazteen garapenerako hainbat faktore lantzen diren, hala nola, konfiantza, elkarlana, laguntasuna edo beste alde batetik jorratuta, koordinazioa, oreka, indarra...


Beste barik, eta ideia bat izan dezazuen, argazki batekin uzten zaituztet.






sábado, 22 de octubre de 2011

Kirol eta jolas alternatiboen agerpena

Egungo bizimoduan, soziologoek deitutako aisialdirako zibilizazioan, gizarteak kalitatezko hezkuntza eskatzen die bai hezkuntza sistemari, bai irakasleei eta horrenbestez, zaharkituta geratu diren edukiak berritu egin behar dira.


Gorputz hezkuntzako irakasleek, kontzeptua aldatu beharko lukete joera berriei tokia egiteko eta ondoren praktikara eramateko ohitura bilakatu arte.


Askotan, material edo instalazioen urritasunak eragin dute berritze hau, horregatik, azken urteotan material alternatiboarekin egindako kirol eta jolasak sartu dira curriculumean. Jolas horien arauak zabalak dira eta erraz moldatzen dira egoera desberdinetara. Arau horien bitartez, ikasleen arteko motibazioa garatzen da.


Lehen, mota horretako kirol eta jolasak eskolatik kanpo egoten ziren, besteak beste, hurrengo arrazoiengatik:


- Irakasleen ezagupen ezagatik.
- Kirola eta jolas berriak izateagatik, promozionatu gabeak.


Egoera horretan agertu dira kirol eta jolas alternatiboak eta horien praktika eskolan. Jolas eta kirol horiek bultzatu dituzte motrizitatea lantzeko era berriak eta ekintza aberasgarriagoak aisialdirako eta heziketarako.


Hortaz, gorputz Hezkuntzako saioetan, kitol eta jolas alternatiboak sartzea guztiz justifikatuta dago. Jolas eta kirol tradizionalek proposatzen dituzten edukiak oso errepikakorrak dira, sormen gabekoak, eta ez dira batere motibagarriak haurrentzat. Jolas eta kirol alternatiboek, berriz, aukera ugari ematen dituzte hezkuntzan, entretenigarriagoak direlarik.







miércoles, 19 de octubre de 2011

Zein aspektu lantzen dira mugimenduaren bitartez?

Gaurkoan, kirolak eta horretarako beharrezkoa den mugimenduak haurren garapenean lantzen dituen zenbait aspekturen berri emango dizuet.


Jakina da, umeek ariketa fisiko bat egiten dutenean, euren gorputza mugitu behar izaten dutela. Horren eraginez, arlo desberdinetako konpetentziak lantzen dituzte:


- Harremanetakoak (beste haur batzuekin elkarreraginean arituko dira).
- Hizkuntzakoak (hitza erabili ahal izango dute beste batzuekin).
- Zientifikoak (zientziaren inguruko aspektuetan oinarritzen dira).
- Kulturalak (pertsonalki euren ezagutzak garatuko dituzte eta iniziatiba hartzen joango dira).
- Kirolekoak (kirol bat praktikatzean datza eta bertan lehiatzen, irabazten, galtzen...ikasiko dute).
- Hezkuntzakoak (garatuz doa praktikatu ahala).




Aurreko hauen bidez, ikasleengan, adimen motorra, komunikatzeko gaitasuna, sentimenduak kontrolatzeko gaitasuna eta norbere ekintzak bide onetik bideratzeko konpetentziak garatzen dira besteak beste.


Hortaz, aisialdiarekin lotu genezakeen zerbaitek, inkoszienteki, umearentzat etorkizunean funtsezkoak izango diren hainbat esparrutan egiten du lan modu atsegin eta eramangarri honen bitartez.


lunes, 17 de octubre de 2011

Aurkezpena eta helburua

Jarraian, nire blog-aren aurkezpena eta helburuak azaltzeari ekingo diot.

Izenburuan irakur daitekeen bezala, hezkuntzarekin lotura zuzena izango du blog honek eta haurren heziketan kirolak izan dezakeen garrantzia azpimarratuko dut. Horren barruan, atal desberdinak aztertuko ditut, esate baterako, mugimenduak duen garrantzia, psikomotrizatea, aisialdia, garapen psikologikoa eta abar.

Hortaz, nire helburu nagusia haurren garapena aztertzea izango da, kirolak eta horrek dakartzan mugimenduetatik eta koordinaziotik abiatuta.

Kaixo lagunok, ongi etorri hezkuntzarekin lotura estua duen blog berri honetara. Kirola gustuko dudan aldetik, hezkuntza kirolarekin ustartzen saiatuko naiz.

Peio Goti dut izena eta 18 urte ditut. Basaurin bizi naiz eta nire ikasketak Bilboko Irakasleen Eskolan egiten ditut, Lehen Hezkuntzako 2. mailan hain zuzen ere. Bestalde, futbolzale amorratua naizela esan behar dut eta kirola maite dudanez, horren inguruan mintzatuko naiz blog honetan. Gainera, futbola ere praktikatzen dut eta Santutxun jolasten dut, 3. mailan.

Besterik gabe, hemendik aurrera izango duzue nire berri.