martes, 25 de octubre de 2011

"Akrosport"

Gaurkoan, gorputz heziketaren barnean dagoen disziplina baten berri emango dizuet, "akrosport" izenekoaren inguruan, hain zuzen ere. Heziketa fisiko honek konplexutasun handia du, eta gorputzeko hainbat faktore jartzen ditu praktikan.


Hasteko, esan beharra dago, hitzak berak dioen moduan,"akrosport" akrobazia izenetik datorrela. Ondorioz, hitzaren esanahia zein den jakinda, zailtasun puntu bat duen zerbait dela baiezta genezake.


Hortaz, ariketa honek zenbait faktore lotzen dituela aitortu behar dugu; horien artean garrantzitsuenak hurrengo hauek direlarik: malgutasuna, zehaztasuna, oreka eta batez ere, gorputzaren kontrola.


Gaur egun, "akrosport-a" kirol moduan kontsideratu dezakegu; non, hainbat pertsona bilduz, eta euren abileziekin elkarreraginean arituz, irudi eta forma ezberdinetako ariketak egiten dituzten. Gainera, itxura bakoitzak bi segundu eta erdiko iraupena izaten du, eta hitz gabeko soinu batek lagundurik beste itxura bat egiteari ekiten diote.


Esan bezala, horrelako ariketa bat egiteko orduan, hainbat pertsonek hartzen dute parte: hirunaka, launaka... baina harrigarriagoak eta politagoak izaten dira, talde handiagotan egiten diren ariketak. Izan ere, jende gehiagoren artean, koreografiak ere ikusgarriagoak izaten dira, eta, beraz, saioak erakargarriagoak eta ederragoak izan ohi dira.


Parte hartzaileen artean bestalde, bi talde bereizi genitzake. Alde batetik, eramailea ( pisua eusten duena, hau da, azpian dagoena) eta bestetik, trebea ( gainean jartzen dena, normalean, pisu txikiagoa duena).


Hortaz eta bukatzeko, nolabaiteko zailtasuna duen ariketa edo kirola dela esan genezake "akrosport"-a, zeinetan, haur eta gazteen garapenerako hainbat faktore lantzen diren, hala nola, konfiantza, elkarlana, laguntasuna edo beste alde batetik jorratuta, koordinazioa, oreka, indarra...


Beste barik, eta ideia bat izan dezazuen, argazki batekin uzten zaituztet.






No hay comentarios:

Publicar un comentario